XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ERANTZUNA.- Ez, Espainiara justiziari ihesi joan nintzen.

- 1841-garren urtean izan zen (beraz, 55 urte nituen).

- Badakizu, nik, galdutako jabegaitasunaren (herentziaren) parte batzuez jabetu nahi izan nuen eta legearen kontra azpi-jorran jardun nintzen.

- Hitz batean, Justizia engainatu nahi izan nuen, baina ez nuen nire helburua ardietsi.

- Beraz, presondegira joan edo ihes egin beste alderdirik ez nuen.

- Joan-etorri honetan bi urte egin nituen gaztelania poliki samar mintzatzen ikasteko lain denbora eta Frantziara itzultzean preso hartu ninduten, beste bi urte egin beharrez presondegian.

- Horra nire ibilerak munduan zehar, ene bizi tristea kontserba beharrez.

Desertuko ihiziak (basapiztiak) halatsu ibili ohi dira gizon armatuen beldurrez (1) Etxahunek hitz laburretan aditzera ematen digu Justizia engainatu nahi izan zuela. Azal dezagun nola izan zen iruzur egite hau, Pierre Lafitte euskaltzain zenak labur-bildurik Jean Haritxelhar euskaltzainaren liburutik.